1. GAIA

 

Lehenengo gaia Hezkuntza eta Pedagogia da. Gai honetan, hezkuntza eta pedagogia barruan dauden kontzeptuak eta ezaugarriak sakonago aztertu ditugu Gaiaren hasieran, taldeka kontzeptu batzuen definizioak egin genituen. Kontzeptu horiek "hezkuntza", "hezkunta formala", "hezkuntza informala", "hezkuntza ez-formala" eta "pedagogia" ziren.

Definizioak

Hezkuntza pertsonen gaitasun intelektuala, morala eta afektiboa garatzeko prestakuntza da, kide diren gizartearen kulturarekin eta bizikidetza-arauekin bat etorriz. Hezkuntza kulturaren funtsezko alderdietako bat da, belaunaldi batetik bestera sozializatzea eta ezagutzak transmititzea ahalbidetzen duelako.

Hezkuntza formala normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen hezkuntza mota, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Honen helburu nagusia titulazio bat eskuratzea da. 

Hezkuntza ez-formala, berriz, formala baino malguagoa, praktikoagoa eta dinamikoagoa da, eta eskolatik kanpo ematen da. Klase partikularrak edo dantza ikastaroak, esaterako, hezkuntza ez-formalaren adibide dira. 

Hezkuntza informala lanarekin, familiarekin edo aisiarekin erlazionatutako eguneroko bizitzaren ekintzei esker lortzen den hezkuntza. Ez dago egituratuta eta normalean ez da ziurtagiri batekin bukatzen. Nahitakoa izan daiteke baina, kasu gehienetan, ustekabekoa edo zorizkoa da.

Pedagogia hainbat ingurunetan gertatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aztertzen dituen diziplina bat da, batez ere eskoletan, hezkuntza garatzen eta transmititzen den erakundeak baitira. Pedagogia da hezkuntza-prozesuak aztertzen dituen zientzia, eta prozesu horiek ere aplikatzen ditu, psikologiarekin, soziologiarekin eta komunikazioarekin, besteak beste, partekatzen dituen hainbat tresnaren bidez.


Gero, denon artean komentatu genituen gure taldeak egindako definizioak, eta irakaslearekin batera definizio horiek hobetu genituen:

Hezkuntza gizakiongan egindako esku-hartzearekin identifikatzen da. Bere helburu nagusia gizakia hobetzea da, betiere komunitateak kolektiboki adostutako ideal sozialen arabera burututa. Hezkuntzaren protagonistak irakasleak, ikasleak eta gurasoak dira. Prozesu indibiduala edo kolektiboa (gurasoak, irakasleak, lagunak… parte hartu) izan ahal da.

Hezkuntzaren oinarria hezigarritasuna eta hezikortasuna dira. Hezikortasuna hezitzeko daukagun gaitasunak dira. Eragin desberdinak ditu pertsonengan. Gure hezkuntza modu batekoa edo bestekoa izan daiteke. Hezigarritasuna, aldiz, jaiotzen garenetik hil arte gertatzen da. Honen barruan hiru hezkuntza mota aurki ditzakegu:

  • Hezkuntza formala: Guztiz instituzionalizatutako, kronologikoki mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da. Derrigorrezkoa da eta helburu jakinak ditu. Prozesu intentzionala, antolatua eta sistematizatua da. Gobernutik dator.


  • Hezkuntza ez formala: Hezkuntza jarduera antolatu eta sistematiko oro, sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena, biztanleriaren azpitalde jakinei ikasketa mota zehatzak eskaintzeko. Prozesu intentzionala da. Antolatua eta sistematizatua, maila baxuagoan. Ez da derrigorrezkoa eta ez dago sistemaren barne. Helburu jakinak ditu eta hautazko moduan agertzen da.


  • Hezkuntza informala: Bizitza guztian zehar garatutako prozesu bati egiten dio erreferentzia. Prozesu horretan zehar gizakiak, eguneroko esperientzia eta ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasunak lortuko ditu. Gehienbat intentziorik, antolakuntzarik eta sistematizaziorik gabekoa da. Ez ditu helburu jakinik eta gehienetan etxean ematen da.


  • Hezkuntza mota guzti hauek beharrezkoak dira. Hezkuntza formalaren barne ez formala eta informala aurki ditzakegu.


Hezkuntza ezaugarriak aztertu nahiak, hezkuntza prozesuan gertatzen diren hiru azpi-prozesuri erreparatzea eskatzen digu:

  • Humanizazio prozesua: Hezigarritasuna du oinarritzat. Hezigarritasunaren jarrerak (irakaslearentzat zein ikaslearentzat) honako hauek dira: Baikortasunaren pedagogia (konfiantza haurrarengan), ezkortasunaren pedagogia (negatiboa izatea, faktore biologikoak edo sozialak direla eta) eta errealismoaren pedagogia (objetibotasuna, hezkuntza moldatzea norberaren onerako). Hezigarritasunak ezaugarri hauek ditu: Esentzialtasuna, indibidualtasuna (norberaren ezaugarriak), esklusibotasuna (gizakia gizaki izateagatik besteengandik ezberdintzea), intentsionalitatea (guk daukagu aukeratzeko gaitasuna), iraunkortasuna (jaiotzen garenetik hil arte) eta errezeptibitatea (besteak guri irakasteko moduaren eragina).


  • Ekintza eta esku-hartzearen arteko harremana: Bi gizakiren artean gertatzen da beti: hezitzailea eta hezigaia. Hezitzaileak eredua eskaintzen du eta hezigaiak bere autoeraikuntza prozesua garatuko du. Ondoko hauek dira ezaugarri nagusiak: Komunikazio prozesua haurtzaroan, ikasteko intentzionalitatea eta iraunkortasuna.


  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua: Prozesu honek antolaketa-egitura eskatzen du hezkuntza helburuak lortzeko (prozesu sistematizatua eta mailakatua). Ikaskuntza aldez aurretiko ezagutzetan oinarritu eta egituratzen da. Hartara, ikaskuntzak hezkuntzaren eragina islatzen du; jasotako hezkuntza-eraginen ondorioz hezigaiarengan aldaketak gertatzen dira. Eragin horiek hezkuntza helburuekiko koherentzia erakutsi behar dute beti. Hiru modutan eman daiteke: Instrukzioa (ez dago eztabaidatzeko aukerarik), formazioa (dakigunetik eztabaidatzen da, norberaren jakituriarekin) eta doktrinamendua (ideologia bat inposatzen da). Horrez gain, metaforak (ikasteko modu ezberdinak) daude formazioan: Puzzlearen metafora, legoaren metafora eta elkarrizketa edo abesbatzaren metafora.


Hezkuntza praktika edo ekintzarekin lotzen da. Bestalde, pedagogia praktika horren gaineko hausnarketa da, hau da, hezkuntza aztertzen duen zientzia da. “Paidagogia” hitzetik dator: haur (paid) + ago (gidatu) + ia (zientzia), izan ere, haurrak gidatzeko erabiltzen da. Ezagutza pedagogikoak, bere teoria eta legeen bidez, hezkuntza helburuak (ezarritako eredu edo patroia) ahalik eta baldintza onenetan lortzeko erabili beharreko estrategiak (metodoak eta teknikak) zehazten eta aukeratzen ditu. Pedagogian bi garai aurki ditzakegu: Garai zientifikoa eta zientzia aurreko garaia. Garai zientifikoaren barruan hiru etapa bereiz ditzakegu:

  • Hastapen zientifikoaren etapa (XVIII. mendea): Locke eta Rousseau. Kausa-efektua dago (bakoitzaren izaera, esperientzia… aztertzen da).

  • Heldutasun zientifikoaren etapa (XIX. mendea): Herbart. Ez dago kausa-efekturik eta emaitz asko agertzen dira.

  • Etapa zientifikoa (XIX-XX. mendeak): Inguruak eragina du, emaitza ezberdinak daude eta pertsonaren arabera da (faktore asko daude). Etapa honetan zientzian asko fidatzen da.


Gero, irakasleak lehenengo gaiko kontzeptu bat aukeratu eta horrekin hausnarketa bat egiteko agindu zigun. Nik doktrinamendua aukeratu nuen, gai interesgarria iruditu baitzitzaidan eta gai horri buruz nahikoa adieraz bainezakeen.


Doktrinamendua



Doktrinamendua gizateriaren historian zehar egon da. Gure emozioekin jolasten du eta gure pentsamenduak manipulatzen ditu, biak lotuta baitaude. Etapa franquista (1939-75) doktrinatzearen adibide bikaina da. Adibidez, frankismoan biztanleria doktrinatzeko bi mekanismo zeuden: Frente de Juventudes eta Sección Femenina. Erregimen frankistak haurren eta gazteen sektorearen forma berezia jaso nahi zuen. Haurrek eta gazteek ez zuten nortasun definiturik eta garrantzitsua zen haien buruak moldatzea Mugimendu Nazionalaren printzipioak jarrai ditzaten, hau da, erregimen frankista definitu zuten balioak eta ideiak. Neska-mutilen eskolak sexuaren arabera banandu ziren. Frente de Juventudes gizonezkoen generoa erakarri zuen eta Sección Femenina emakumezkoena. Ezin ditugu ahaztu haur, gazte eta helduei zuzendutako komunikabide nagusiak. Programazioa desberdina zen adin-tartearen arabera. Eragin nabarmena izan zuen espainiar populazioan, ideologia bat transmititzen baitzuten, bereziki lehen frankismoan. Haurrek zein helduek telebistaren, irratiaren eta prentsaren eragina sentitzen zuten.


Gai hau aurkezteko aukeratutako aro historikoa frankismoa izan da; izan ere, orainalditik oso hurbil egon da, urteen segidarekin aldaketa ugari jasan dituena, eta, ondorioz, datu eta ekarpen ugari ditugu.


Hezkuntzak garrantzi handia du, Nelson Mandelak esan zuen bezala: “Hezkuntza mundua aldatzeko erabil dezakezun armarik boteretsuena da”. Gero eta kontzienteago gaude historian zehar doktrinamenduak izan duen prezentziaz, eta gaur egun horren pertzepzioa oso konplexua da, zeharka gertatzen baita. 


Lehenik eta behin, aztertzen ari garen gaian interesgarriak diren termino batzuk definituko ditugu: irakaskuntza, hezkuntza eta doktrinamendua. Irakaskuntzari dagokionez, irakastea ezagutza batzuk transmititzea da. Irakaskuntzaren bidez, gogoeta, zalantza, irudimena, sormena, pentsamendu kritikoa eta erantzukizuna bilatzen ditugu. Azken batean, ikaskuntza bizia eta dinamikoa bilatzen da. 


Irakaskuntza ezin da ulertu hezkuntzarik gabe. Hezteko ekintza gehienbat familiek egiten dute, baina ezin dugu ahaztu ikasleek beren denboraren zati handi bat eskolan ematen dutela. Eskolan kultura, ideia, pentsamendu eta bizipen ezberdinetako pertsonak aurki ditzakegu. Ondorioz, gizartea osatzen duten taldeekin harmonian bizitzeko funtsezko balio batzuk ikasi behar dira. Hezkuntza ezinbestekoa da gure askatasuna behar bezala erabiltzeko eta pertsonaren izaera eratzeko. Bizikidetza eta errespetua hezkuntzaren bidez irakasten dira.


Azkenik, doktrinamenduaren kontzeptua landuko dugu. Ideia, ezagutza, sinesmen edo balio batzuk irakastea da. Ideia horiek hausnarketa edo arrazonamendurik egin gabe onartu behar dira. Ikaskuntza kritikoa ahaztu egiten da eta ezagutza estatikoa dago. Doktrinamendua, gaur egun ulertzen den bezala, talde ideologiko eta erlijiosoek bultzatu dute gizartea kontrolatzeko. Izateko eta pentsatzeko modua ez da borondatez aukeratzen, baizik eta kanpoak eragiten du. Doktrinamenduarekin pertsonen menpekotasuna eta mendekotasuna lortzen da.


Doktrinatzaileen ustez, irakaskuntza-prozesua ikaslea ontzi huts bat den prozesu bat da, eta bete egin behar da. Halaber, ikaslea paper zuri batekin aldera daiteke, non doktrinatzaileek edukia idatziko duten. Pertsonalki, ez nago ados prozesu honekin. Uste dut mundu honetako pertsona guztiak desberdinak direla eta, beraz, modu ezberdinean ikasten dutela. Zuhaitz ezberdinak dira, eta hezitzaileek loratu egin behar dituzte, beren ezaugarriak kontuan hartuta. Bakoitzak bere garaian ikasten du.


Historian zehar egindako ekarpen guztiak gorabehera, doktrinamenduak indarrean jarraitzen du gaur egun. Berebiziko garrantzia du gizartea kritikoki aztertzeak, begiak irekitzeak eta esnatzeak. 


Gaur egun doktrinamenduaren presentziaz eta herritarrak nola harrapatzen dituen inoiz ez naiz hain kontziente izan. Garai historikoak ez du axola, gizabanako guztiak doktrinatuak izan dira neurri handiagoan edo txikiagoan. Hainbat teknika eta baliabide erabili dira herritarrak pentsamendu mota jakin baterantz erakartzeko. Hitz ederrekin liluratu egin gaituzte, eta txotxongilo hutsak bihurtu gara, hausnarketak ez baitu lekurik. Informazio bat zentsuratu edo ezkutatu bada, ez dugu informazio hori ezagutuko, ezta kritikatu eta hausnartu ere. Ez dugu gure ingurua benetan ezagutzen. Bizi garen mundua ez da erraza, eta inozentzia hori bilatzen dute doktrinamenduaren promulgatzaileek. Gauzak ikusteko modu bakarra aldarrikatzen dute. Doktrinamendua ingurune askotan koka dezakegu. Haur bat eskolan doktrinatua izan daiteke, baita heldu bat ere telebistaren bidez. Ez dugu hain urrun joan behar doktrinamendua aurkitzeko, gure inguruan modu sotilean ikusten dugu. Horren adibide dira, besteak beste, herritartasunerako hezkuntza, erlijioa, sexuaren araberako bereizketa eskoletan eta haurren presentzia zezenketetan.


Ez dugu ezer ezagutuko iturri ezberdinetako informazio asko biltzen ez badugu. Hainbat ikuspuntu entzun behar dira; hausnartu eta alderatu ere egin behar da. Egiazkoa ez da defendatuena, ezta onartuena ere. Analisi kritikoa beharrezkoa da banako bakarrak izateko. Gure bizitzan zehar, gure nortasuna eta inguruarekin erlazionatzeko modua eraikitzen ari gara. Zoragarriak izango gara ideia eta sinesmen apartekoak baditugu.


Laburbilduz, doktrinamenduaren helburua pentsamolde bat irakastea da. Helburu hori funtsezkoa izan da hainbat gobernu eta administraziotan. Berdin dio garaia eta tokia. Doktrinamendua eta kontrol soziala presente egon dira historian zehar eta gaur egun ere. Zer egin behar dugu manipulazio horri aurre egiteko? Bada, zentzu kritikoa hartzea, informatuta egotea, kultura handia izatea eta ikuspuntu desberdinak hartzea. Ezjakintasunak lotura estua du doktrinamenduarekin.


Horrez gain, El milagro de Ana Sullivan filma ikusi genuen, eta ariketa bat egin genuen, gaian emandako teoriaren adibideak pelikulatik ateratzeko.


El milagro de Ana Sullivan


El milagro de Ana Sullivan izeneko filmak Helen Kellerren lehenengo urteak jasotzen ditu. Helen itsua eta gorra gelditu zen hilabete gutxi batzuk zituenean. Ondorioz, urtetan, isolaturik, komunikatu gabe bizi izan zen. Familiak, azkenean, Perkins Institutuari laguntza eskatu zion eta haiek Anne Sullivan irakaslea bidali zuten Helleni komunikatzen irakasteko. Anne Sullivanek esku alfabetoa erabiliz, haurrarekin komunikazio bide bat lortu zuen eta prozesu hori da, alegia, filmaren gai nagusia. 

Helenek ez daki diziplina zer den, eta, sei urte zituenetik, bere gurasoen kontroletik kanpo, gaizki hazitako, basati eta amorratutako izaki bihurtzen da. Helenek zapuztu egiten da komunikatzeko gaitasunik ez duelako eta, ondorioz, indarkeria eta kontrolik gabeko eroaldiak jasaten ditu. Beraz, Anne Sullivan bere prestakuntzaz arduratzen da eta hezkuntza berezian aurrerapen bat lortzen du. 

Film honetan ikusten dugu nola Helenen gurasoak haien sema Helen baino gehiago maite dute, izan ere, berak ez ditu Helenek dituen arazoak. Helenen anaia pentsatzen du Helen asilo batean egon behar dela eta tximu bat bezala konportatzen zela. Gainera, gaur egungo gizartea ez da pelikularen berdina non beltzaranak esklabo bezala tratatzen dira. 

Bestalde, Helenek bere emozioak azaleratzea ondo iruditzen zait hori positiboa delako, baina beste modu batean egin beharko luke pentsatzen dut, kontrol minimo batekin. Bere arazoak direla eta, beste pertsonekin erlazionatzea eta komunikatzea zaila egiten zaio.

Gaiarekin lotutako edukia ere bereizten da, adibidez ikaskuntza-irakaskuntza prozesu honetan doktrinamendua ematen da (Helenek ezin da zerbitzariekin elkartu, ez ditu bere iritzi pertsonalak eta pentsamenduak plasmatzen baizik eta inposatutakoak direnak eta horrez gain, bere ezgaitasuna dela eta jendeak gauzak erakusten dizkio eta berak bakarrik errepikatzen ditu). Hezkuntza informala erabiltzen da, hau da, etxetik ikasten du eta ez ditu helburu jakinik. Pelikularen momentu batean ikusten dugu nola Helen sista ez egiteko gozoki bat ematen zaio eta horren ondorioz, Helenek sista egitea ondo dagoela pentsatzen du. Amorratua badago, nahi duena egin dezakeela uste du, hori erosoa delako berarentzat. Horrez gain, amaren jarrera baikorra dela ikusten da eta aitaren eta anaiaren jarrera, ordea, ezkorra. Amak konfiantza du Helenengan baina bere aita eta anaia oso negatiboak dira bere hezkuntzaren garapenari dagokionez, izan ere, pentsatzen dute Helen ez duela aurrera egingo eta beti izango dituela arazo horiek.


Gaia amaitzean, lehen gaiaren mapa kontzeptual bat egin genuen, eman genituen ideiak antolatzeko eta ulertzeko. Oro har ondo egin nuela uste dut, eta gaian emandako kontzeptuak zuzen laburbildu nituen. Irakaslearenarekin alderatuta, nahiko ondo dagoela uste dut. 


Mapa kontzeptuala

















Ikasitako kontzeptuekin geratuko naiz lehen gai honetatik, adibidez: doktrinamendua, formazioa (eta barruan dituen 3 metaforak: Puzzlearen metafora, legoaren metafora eta elkarrizketa edo abesbatzaren metafora), hezkuntza motak (informala, formala eta ez-formala), eta abar. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Ikasgaiari buruz eman genuen lehen gaia izan zen, eta hainbeste kontzeptu ezagutzen hastea bikaina iruditu zitzaidan, orain lehen baino hiztegi aberatsagoa baitut.


Eskola ideala


Gai honi buruz ikasitako guztia kontuan hartuta, nire lehen eskola ideala berreraiki nahi nuke, xehetasun batzuk gehituz:


Gustatuko litzaidake nire eskola idealak hezkuntza ez-formala izatea, dinamikoa. Horrez gain, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua formazio moduan ematea, hau da, norberaren jakituria da nagusi eta eztabaidatzeko aukera ematen da, doktrinamenduan ez bezala. Eskolaren hezkuntza ikaslearengan zentratuko da erabat. Datuen ikaskuntza eta memorizazioa alde batera utziko da, hausnarketa-ikaskuntzari bide emateko.



Comentarios