5. GAIA


Bosgarren eta azken gaian erlijioa eta leku ezberdinetan dagoen hezkuntza ikusi dugu. Gaiarekin hasteko, irakasleak La enseñanza religiosa islámica en la escuela izeneko testu bat irakurtzeko agindu zigun, eta ideia nagusiak atera eta hausnarketa bat egin behar genuen.


La enseñanza religiosa islámica en la escuela


IDEIA NAGUSIAK


  • Eztabaida honetan bi jarrera agertzen dira: erlijio eta ideologia desberdinak errespetatzen dituen laikotasunaren aldekoa eta erlijioa eskola-eremutik kanpo utzi nahi duena. 

  • Laikotasuna gizarte-eredu bat da, eta aukera desberdinen arteko bizikidetza ahalbidetzen du, Estatuaren pluraltasuna eta neutraltasuna onartzeari esker. Erlijio-hezkuntzarako eskubidea ez litzateke mugatu behar legearen aurrean berdintasun-eskubide huts gisa katalogatzera; aitzitik, pertsonen askatasuna errealago egiten duen eskubide gisa hartu behar da. 

  • Kontrakoen argudioak bi dira: Irakaskuntza konfesional islamikoak ikasle musulmanen isolamendua erraztu dezake, eta eskola publikoa sistema demokratikoaren, giza eskubideen edo genero-berdintasunaren aurkako balioak hedatzeko tresna bihur daiteke.

  • Hala ere, erlijio-irakaskuntza islamikoak modu eraginkorrean lagun dezake ikasleen garapen fisikoan, intelektualean, afektiboan, sozialean eta moralean, haien balio pertsonalak, familiakoak eta sozialak berretsiz, eta jokabide-arau bihurtuz anaitasuna, elkartasuna, justizia eta askatasuna.

  • Gainera, ikasleek islameko aniztasuna ezagutu dezakete. Islama ez da monolitikoa; herrialde bakoitzak modu ezberdinean bizi du. Islama eskolan irakatsi eta ikasteak estereotipoen aurka borrokatzea ahalbidetuko du, eta Europako erlijio gisa normalizatzen eta aitortzen lagunduko du, bai eta musulmanak eskubide osoko europar herritar gisa normalizatzen eta aitortzen ere. 

  • Baina prestakuntza orokor horretaz gain, irakasleen prestakuntza espezifikoa ere funtsezkoa da; izan ere, irakasgaiaren arrakasta edo porrota, hein handi batean, ematen den irakaskuntzaren kalitateari egokituko zaio. 

  • Irakasle kualifikatuak izendatzeko orduan sortzen den arazoetako bat motibazioa da; izan ere, gutxi baloratzen den eta oso ordainsari txikia duen lanbide batean aritzea da. Horregatik, funtsezkoa da lan-egonkortasuna izatea. 

  • Eskolan islamaren irakaskuntza sartzea, konfesionala izan ala ez, garrantzitsua da musulmanentzat ez ezik, beren buruaren eta "bestearen" ezagutzan sakondu nahi duten ikasle guztientzat ere. 

  • Lana ez da erraza. Eskolari asko eskatzen zaio: integratu, konpentsatu, hezi… Erlijio-irakaskuntza hau positiboa izan dadin, hezkuntza-komunitate osoaren eta espainiar islamaren parte-hartzea behar da.


HAUSNARKETA


Modernitatera iritsi ginenetik, erlijioaren eta eskolaren arteko harremanen historia problematikoa eta gatazkatsua izan da beti. Europan nolabaiteko homogeneotasuna edo uniformetasuna dago arlo konfesionalean. Europako herrialde ezberdinek, Estatu konfesionaletan edo Estatu elizetan izan duten garapenaren ondorioz, historikoki oso gizarte homogeneoetarantz jo dute erlijioaren esparruan; bat, bi, edo, gehienez ere, hiru erlijio garrantzitsu, eta guztiak kristauak.


Ez nago eskoletan erlijioa irakasgai gisa ematearen alde, baina emanez gero, erlijio mota guztiak irakatsi beharko lirateke, islama, besteak beste. Ni neu musulmana naiz, eta, jakina, gustatuko litzaidake ikasleek erlijio polit hau gehiago ezagutzea. Ndeye Andújar Chevrollierrek (2006) La Enseñanza Religiosa Islámica En La Escuela artikuluan esaten duen bezala:


El debate se ve condicionado por los prejuicios de importantes sectores de la población contra esta religión, alimentados por los discursos de los movimientos de la extrema derecha, por ciertos sectores de los medios de comunicación y por las políticas europeas hacia los inmigrantes, tal y como ha reconocido el Consejo de Europa en diferentes estudios.


Erlijio honen aurka dauden aurreiritziek gauzak diren baino zailagoak jartzen dituzte, eskuin muturreko mugimenduen diskurtsoek, komunikabideek eta etorkinekiko europar politikek elikatzen baitituzte. Ezjakintasunak beldurra eta errefusatze-erreakzioak eragiten ditu. "Bestearen" eta haren balioen ezjakintasunaren aurka borrokatzen bagara, ezagutzei dagokienez aurrera egin ahal izango dugu eta elkarrekiko errespetu handiagoa izango dugu. 


Eskoletan islama irakasten bada, ikasleek islameko aniztasuna ezagutu ahal izango dute. izan ere, Islamaren barruan herrialde bakoitzak modu ezberdinean bizi du. Gainera, estereotipoen aurka borrokatzea ahalbidetuko du, eta musulmanak eskubide osoko europar herritar bezala normalizatzen eta aitortzen lagunduko du.


Islama bezalako beste erlijioen ezagutzari esker, ikasleak heldu aske, kritiko eta arduratsuak izatera irits daitezke. Horregatik, esan dudan bezala, erlijioa ematen bada, komeni da ikasleak era guztietako erlijioei buruz heztea, eta ez bakarrik kristautasuna.


ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK


Chevrollier, N. A. (2006). La enseñanza religiosa islámica en la escuela. Bordón. Revista de pedagogía, 58(4), 641-646.



Gero, talde bakoitzari leku desberdin bat egokitu zitzaion, hala nola Txina, Egipto, India, Grezia, Erroma... eta toki horren ezaugarri nagusiak atera behar genituen, eta horrekin batera, bi jolas prestatu, bata konpetitiboa eta bestea kooperatiboa, toki horretako hezkuntzarekin zerikusia izango zutenak. Gure taldeari India tokatu zitzaigun.


INDIA


  1. EZAUGARRI NAGUSIAK

  1. HEZKUNTZA ANTZINAKO INDIAN

  • Ekialdeko antzinako kultura gehienek bi balio dituzte oinarri (tradizionalismoa eta kontserbadorismoa), denboran zehar metatutako gordailu doktrinala osatzen dutenak. Doktrina-gordailu horrek gida espirituala, kultura-ondarea, ezagutza zientifikoen gordailua, jokabidea, jarrera eta prozedura pedagogikoa lantzen ditu. 

  • Ekialdeko zibilizazioei egotz dakizkiekeen beste ezaugarri batzuk mistizismoa eta afektibitatea arrazionaltasunaren gainean inposatzea dira. 

  • Protagonismo errektorea funtzio erlijioso eta politikoa betetzen duen maisuaren irudiari dagokio, apaiz eta gobernari funtzio bikoitz batean. Maisu honek kohesionatzeaz, hierarkia eta immobilismoa sustatzeaz arduratzen den kasta baten laguntzaz gidatzen du komunitatea.

  1. KASTEN ETA ASKOTARIKO ERLIJIO-SINESMENEN GIZARTEA

  • K. a. 2000. urtea Indiako kulturaren abiapuntutzat hartzen da.

  • Biztanle “aria” (ohorezko gizona) talde batzuk 2 ibai indiarren ertzetan finkatu ziren (Ganges eta Indo).

  • Antzinako herri indiarraren benetako ezaugarriak:

    • Espiritu erlijioso sakona.

    • Espiritu erlijioso sakona.

    • Gizarte-estratifikazio zurruna, “casta” kontzeptutik abiatuta.

  • Hinduak 4 kastatan biltzen ziren:

    • Apaizak.

    • Gudariak.

    • Artisauak, merkatariak eta nekazariak.

    • Morroiak.

  • Indiako piramide sozialaren mailarik txikiena irudikatzen zuten ukiezinak ere bazeuden.

  • Erlijio-eremuan hainbat joera edo konfesio zeuden.

  • Vedismoak erlijiorik zaharrena irudikatzen zuen.

  • Vedismo:

    • Joeramonoteista.

    • Jatorriak K. a. II. milurtekoaren erdialdean hasten dira.

  • Erlijio nagusiak → brahmanismoa (vedismoaren ondorengoa, politeismorako joera zuen, Brahma jainko sortzailea zen, Siva jainko suntsitzailea).

  • Budismoa K. a. VI. mendean sortu zen brahmanismoaren hoztasunari aurre egiteko.

  • Budismoa erlijio unibertsal nagusitzat hartzen da.

  • Budismoaren kontzepzio antropologiko eta kosmologikoan "Maya", "Nirvana" eta "karma" bezalako terminoek parte hartzen dute.

  • Budismoak berraragitzea eta giza izaerari buruzko ikuspegi ezkorra txertatzen ditu bere sinesmenetan.

  • Beste erlijio indiar bat jainismoa da.

  1. HEZKUNTZA-GAI GLOBALAK

  • Hezkuntza Indian hobekuntzarako proiektu aske bat bezala ikusten da

  • Gizon bat bi alditan sortzen da

    • Lehenengoa jaiotze naturala da

    • Bigarrena jaiotze espirituala da

  • Bizitzako lehenengo garaia pasatzean, guruak pertsona irakatsi behar du espiritualki, liburu sakratuetan agertzen diren egiekin

  • Gurua eta jarratzailea upanayama deitzen den zeremonian finkatzen dute bere lotura

  • Guru on bat egin behar dituen 3 lan basikoak hauek dira:

    • Irakatsi liburu sakratuetan agertzen diren doktrinak

    • Hasiera ikerketa pertsonalean

    • Formakuntza espirituala

  • Benetako jarratzaile bat zenbait baldintza bete behar ditu:

    • 3 goiko enda batean egon

    • Zerbait itxurazkoa edo benetakoa bada, intenporala edo iragankorra bada desberdintzeko gaitasuna izan behar du

    • Zenbait gauzei alde egin, adibidez, plazer iragankorrei; eta beste gauzak kontrolatu, adibidez, zentzuak, burua, etab.

  • Gurua eta jarrtzailea harremana lotzen dutenean, diksa izeneko garai batean sartzen dira, non gurua formula sakratua, mantra izenekoa, transmititzen dio.

  • Mantra hizkuntza sanskritoren bidez transmititzen dio, hau da indiako jatorrizko hizkuntza esoterismo atmosfera batean

  • Transmititzen dion guztia ez da idei propio bat, baizik eta indar espiritual bat, sakti deituta

  • Prozesu hau jarratzailearen salbamenari enfokatuta dago, eta badaude 3 faktore garrantzitsu: 

    • Mantraren berezko energia 

    • Guruaren dohaina

    • Jarratzailearen ahalegin pertsonala

  • Jarratzailearen puntutik, 3 fase gainditu behar zituen:

    • Ikasitakoaren hausnarketa

    • Gogoeta yóguica eta aszetika egoera bat asimilatzeko

    • Sarrera intelektualki guruaren egiari

  • Guruaren lanbide arrunta jasotzaile espirituala da

  • Guruaren gaitasunak jarrerako inperfekzioak sahiestera eraman behar ditu, eta jarrerako inferfekzioa horiek harrokeria, hipokrisia eta norberekoikeria dira

  • Gurua santu bat izan behar da, jainkotasunaren bozeramailea

  • Indu munduan, hezitzailea bi motatakoa izan daiteke:

    • Gizon jakintsua

    • Gizon ona edo santua

  1. HINDU HEZKUNTZAREN BARRUAN DAGOEN TRADIZIO LITERARIOA

  • Irakaslea izan behar duen idealak hindu literaturan gordeta daude.

  • Hinduek bere formakuntza doktrinal errebelatu batean oinarritzen zen.

    • Lau pilaretan banatzen da: erlijio, filosofia, historia-didaktiko eta zientifikoa (zientifiko barruan matematika eta astronomia daude)

  • Hinduen literatura:

    • Rig-veda:

      • Vedas osatzen dituzten lau liburuetatik bertsio zaharrena 

      • Jainkoen ereserkiak eta sanskrito zaharrean idatzitako bilduma bat da

    • Ramayana:

      • Epopeia bat da

      • Gizonezko eta emakumezko idealak idatzita daude.

    • Bhágavad-Guita: 

      • Gizakien idealak idatizta daude

    • Liburu sakratuak:

      • Sruti:

        • Errebelazio primitiboa dauka

        • Lau zatitan banatzen da (Vedas)

          • Tradizio kulturala adierazten dute

          • Bi aristokrazia mota: brahmanes eta kchatrias

      • Upanishans: 

        • Isileko doktrina hinduen espiritutasuna gidatzeko.

      • Smriti: 

        • “sistema de las 10 ciencias” idatzita dauka

        • Lau diziplina

          • Poema epikoak: Ramayana eta Mahabharata (elezhar eta disertasioak)

          • Puramas

          • Mimansas

  1. BALIABIDE DIDAKTIKOAK ETA PRESTAKUNTZA-ERAKUNDEAK ANTZINAKO INDIAN

  • Indiarrek beren metodo eta baliabide didaktikoak guruaren autoritatean, exegesian (testuen interpretazioa) eta memorizazioan oinarritu zituzten.

  • Liburu kanonikoen transmisioa ahoz egiten zen, eta horrek justifikatzen du indiarrek entzumenari eta kontzeptuak bereganatzeko gaitasunari ematen zieten garrantzia.

  • Antzinako Indian, garapen handia izan zuten genero didaktikoak: fabulak, ipuinak, mitoak…

  • Antzinako Indiako prestakuntza-erakundeei dagokienez, eskolak -pribatuak- ugariak ziren, eta sarritan aire zabalean edo estalpe baten azpian egoten ziren. Ikasgai gogokoenak irakurketa, idazketa, oinarrizko eragiketa aritmetikoak eta liburu sakratuetan jasotako aginduen ikaskuntza ziren.

  • Heziketa fisikoari ia ez zioten garrantzirik ematen, eta zigorra neurri zuzentzailetzat hartzen zuten arren, diziplina ez zen zurruntasunagatik bereizten.

  • Adinari dagokionez, kastetako kide izateak baldintzatzen zuen eskolan sartzea. Brahmanak 8 urterekin hasten ziren; kchatriak 11 urterekin; eta vaisyak 12 urterekin.

  • Brahmanek bakarrik zuten goi mailako eskolarako sarbidea (non Vedak edo Indiako literaturako testu zaharrak ikasten ziren) eta zientzia laguntzaileetarako sarbidea. Veda bakoitzak hamabi urte inguruko inbertsioa eskatzen zuen.

  • Antzinako Indiako hezkuntza erlijioak baldintzatu zuen, eta maisu edo gurua izan zuen gidari, irakasle eta ezagutza eta tradizioen transmititzaile. Beti askapen espirituala bizi-helburu.

  1. JOLAS KONPETITIBOA

UR-BOLOAK:

  • Nola jolastu: 

    • Jarri koloretako zapi bat botila bakoitzean.

    • Jarri botila guztiak ilara batean.

    • Haurrak botilen aurrean ilaran jartzea.

    • Kolore bat esleitu haur bakoitzari.

    • Irakasleak galdera bat egiten du eta eskua altxatzen duen lehenak erantzun egiten du.

    • Erantzuna ondo badago, bota pilota.

    • Erantzuna okerra bada, txanda horrek ez du balio, eta beste galdera bat egiten da. 

    • Erronda bakoitza 10 galdera dauzka eta amaitzean, botilan ur gehien duenak irabazten du.

      • Galderak → Zer da gurua? Zein lau kastatan biltzen ziren hinduak? Hinduen prestakuntza-planaren edukia zein lau pilareen inguruan egituratzen da? Zein bi alditan sortzen da gizona? Zein da guru on bat egin behar dituen 3 lan basikoak? Ekialdeko antzinako kultura gehienek zein bi balio dituzte oinarri? Hindu munduan hezitzailea nolakoa izan daiteke? Antzinako Indian garapen handia izan zuten genero didaktikoak? Zenbat liburu osatzen dituzte Vedas? Zer da Ramayana?

      • Erantzunak → 1. Gurua hinduismoaren maisu espirituala da. 2. Hinduak lau kastatan biltzen ziren: Apaizak; gudariak; artisauak, merkatariak eta nekazariak; morroiak. 3. Erlijiosoa, filologikoa, historiko-didaktikoa eta zientifikoa (zientifiko barruan matematika eta astronomia). 4. Gizona sortzen da jaiotze naturalan eta jaiotze espiritualean. 5. Irakatsi liburu sakratuetan agertzen diren doktrinak, hasiera ikerketa pertsonalean, formakuntza espirituala izan. 6. Tradizionalismoa eta kontserbadorismoa. 7. Bi motatakoa: Gizon jakintsua ala gizon ona edo santua. 8. Bai, adibidez, fabulak, ipuinak, mitoak…  9. Vedas lau liburuak osatzen dute. 10. Ramayana epopeia bat da non gizonezko eta emakumezko idealak idatzita daude.

  • Materialak

    • Urez betetako botilak

    • Pilota bat 

    • Kolore desberdinetako zapiak

  • Arauak:

  • Lerroaren atzean jarri behar zara pilota botatzeko.

  • Ezin duzu pilota bota botilaren kontra bota galdera txarto erantzun baduzu.

  • Zure kolorea ez daukaten botilak bota behar duzu.

  • Galdera erantzuteko txandak errespetatu behar duzu.

  1. JOLAS KOOPERATIBOA

ALTXORRAREN BILAKETA:

  • Nola jolastu:

    • Talde bakoitzari kolore bat eta hasierako txartela bat ematen zaio (aurrealdean argazki bat dago eta atzekaldean galdera bat hiru erantzunekin). Lau talde daude guztira.

      • 1º txartela

        • Galderak → Zein bi balioak kontuan izaten zituzten?

        • Erantzunak → A) Tradizionalismo eta autoritarismo [3.3 gela], B) Tradizionalismoa eta kontserbadorismoa [3º soilairuaren komuna], C) Autoritarismo eta kontserbadorismoa [1.8 gela]

        • Galderak → Bhágavad-Guita zer dauka idatzita?

        • Erantzunak → A) Gizonen ideala [idazkaritzaren aurrean], B) Gizonen eta emakumeen idealak [fakultatearen ondoan dagoen parkea], C) Gizakia ideala [2º solairuko komuna]

        • Galderak → Zenbat alditan sortzen edo jaiotzen da gizona?

        • Erantzunak → A) 1 [3,4 gela], B) 2 [Kanpoaldean, estalita dagoen zatian] C) 3 [leihatila]

      • 2ºtxartela

        • Galderak → Hezitzailea bi motatakoa izan daiteke, zeintzuk?

        • Erantzunak →A) Gizon jakintsua eta ona edo santua [leihatila], B) gizon santua eta ona [3.3 gela], C) gizon jakintsua eta taldeburua [3.2 gela]

        • Galderak → Metodo didaktikoa zenbat  gauzatan oinarritzen da? Zeintzuk dira?

        • Erantzunak → A) 1 [1º solairuko komuna] B) 2 [falkultatearen atea ], C) 3[3.4 gela]

        • Galderak → Arrazionaltasunaren gainean zer  inposatzen dute?

        • A) Mistizismoa [1.8 gela], B) Afektibitatea [idazkaritzaren aurrean], C) Mistizismoa eta afektibitatea [igotzeko eskailerak]

      • 3º txartela

        • Galderak →  Indiako kultura zein urtean hartzen da abiapuntutzat?

        • Erantzunak → A) K. a. 2000. urtea [jeisteko eskailerak], B) K.o 2000. urtea [3ºsolairuko pasilloa], C) k.a. 2010. urtea [kanpoaldean dauden zuhaitzen azpian]

        • Galderak → Zeintzuk dira 3 lan basikoak?

        •  Erantzunak → A) Irakatsi liburu sakratuetan agertzen diren doktrinak, formakuntza espirituala eta amaierako ikerketa pertsonalean [2º soilairuaren korridorean], B) Irakatsi liburu sakratuetan agertzen diren doktrinak, hasiera ikerketa pertsonalean eta formakuntza espirituala [kanpoaldean dauden zuhaitzen aurrean], C) Irakatsi liburu sakratuetan agertzen diren doktrinak, hasiera ikerketa pertsonalean eta formakuntza akademikoa [kapoaldean dagoen estalitako gunea]

        • Galderak → Zenbat liburu osatzen dituzte Vedas?

        • Erantzunak → A) 2 [idazkaritza aurrean], B) 4 [3.3 gela], C) 6 [2º solairuan dauden komunak]

      • 4º txartela

        • Galderak → Kastetako ikasleak zenbat urtekin sartzen ziren eskolara?

        • Erantzunak → A) Kchatriak 12 urterekin; eta vaisyak 11 urterekin [3.1 gela], B) Kchatriak 11 urterekin; eta vaisyak 10 urterekin [2.3 gela], C) Kchatriak 11 urterekin; eta vaisyak 12 urterekin [2.4 gela]

        • Galderak →Zein da beste erlijioa indarra daukana?

        • Erantzunak → A) Jainismoa [lehiatilak], B) Judaismoa [kanpoaldean dauden zuhaitzak], C) Budismoa [kanpoaldean dagoen futbol zelaia]

        • Galderak → Liburu kanonikoen zein transmisio modua zeukan?

        • Erantzunak →A) Ahoz eta idatziz [idazkaritza aurrean], B) idatziz [3º solairuko komunak], C) Ahoz [falkultatearen atean]

    • Erantzun bakoitza leku konkretu batera eramaten die (adibidez A erantzunaren alboan parentesien artean komuna hitza jartzen du).

    • Parentesien artean dagoen lekura joaten dira eta erantzuna okerra bada ez dute beste txartela aurkituko eta erantzuna zuzena bada beste txartela bat aurkituko dute.

    • Prozesua berriz errepikatzen da txartela eta galdera guztiak amaitzerakoan (azken txartela ez du galderarik) saiatu behar dira txartelak elkartzen argazkia lortzeko. 

    • Jolasaren helburua erantzunak ondo erantzutea eta haiek bakarrik konturatzea talde guztiak elkartu behar direla argazkia lortzeko.

  • Materialak:

    • Txartelak (lauki bakoitza txartela bat).

  • Arauak:

    • Txartelan dauden erantzunak esaten duten lekuetara joan behar dira.

    • Taldeka joan behar da, kide bat ezin da banatu.

    • Ezin dira lagundu haien artean (haiek konturatu behar dira besteen argazkiak behar direla).

    • Talde bakoitzak bakarrik hartu ahal du bere kolorea daukan gutun azala.


Eskola ideala

Nire eskola idealean garrantzitsua iruditzen zait nabarmentzea haur guztien jatorria kontuan hartuko dela, inklusibitatea defendatzen baitugu eta eskolako ikasle guztien beharrak kontuan hartuko baitira. Munduko beste leku batzuetako alderdiak irakatsiko dira eta gai horiekin jolasak prestatuko dira klase dinamikoagoak eta inklusiboagoak egiteko.


Comentarios