2. GAIA
Bigarren gaia hezkuntzaren garapena Espainian eta hezkuntzaren teoriak garaikidetasunera hurbiltzen da. Gai honetan hiru eskola mota ezberdinak ikusi ditugu: eskola unitarioa, eskola lankasterianoa eta eskola graduatua.
Ariketa bat egin genuen non talde bakoitzak eskola mota horiei buruzko testuak irakurri eta zuzendu behar genuen. Testua zuzendu ondoren, ideia nagusiak atera behar genituen. Nire taldeari eskola unitarioa tokatu zitzaigun.
Eskola unitarioa
Esparrua:
Gela bakarra
12 ikasle eta 2 irakasle (Tom tutorea eta ikasgai guztiak ematen du musika eta ingelesa kenduta; Alika musika eta ingelesa ematen du)
Mendian kokatuta
Unitarioa
Liburutegia
Astean behin alboko herrian (gelak mailetan banatutak)
gela bat Haur hezkuntza umeentzako
lehen eta bigarren mailako ikasleentzat
hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat
bost eta seigarren mailako ikasleentzat
Metodologia:
Umeeak liburuetan informazioa bilatzea
Materiala:
liburuak eta aldizkariak
Testua:
Kaixo lagunak!!!
Zer moduz zabiltzate? Nik asko botatzen zaituztet faltan.
Behiez eta ardiz inguratuta nago eta basoaz ongi goza dezaket euria egiten ez duenean. Hotz handia egiten du jada eta diotenez, laster elurte potoloak egongo dira. Badirudi elurra egiten duenean, trineoan ibiltzeko aukera paregabea dagoela, baita elur bola gerrak egiteko eta ondo pasatzeko aukera ere. Desiatzen nago elurra egin dezan ia horrela gehiago disfrutatzeko aukera izaten dudan…
Hala ere, ezin dut dena gaizki dagoenik esan. Lagun berriak egin ditut, baina batik bat oso ongi eramaten naiz Serenarekin, 10 urte bete berri dituena, Laurarekin, 8 urte ditu eta Ian, gure adinekoa, 12 urte dauzka eta oso polita da… Denok joaten gara elkarrekin eskolara eta irakaslea ere oso atsegina da denekin. Egia esanda, (uneoro) egunero galdetzen nau ongi sentitzen naizen, eroso nagoen eta zerbaiten falta sumatzen dudan. Denak izaten gaitu kontuan, gogoan dut aurrekoan, Haur Hezkuntzako ikasleetako bat (Younan) negarrez etorri zela amets gaizto bat izan zuela eta beldurturik zegoela esanez. Tom, irakasleak, besoetan hartu eta ametsa kontatzeko esan zion, ondoren ametsa paper batean marrazteko eta azkenik denak klasetik kalera irten ginen. Younanen marrazkia hartu, globo batera itsatsi eta zerura bidali genuen guztion artean Younanek amets hori berriz izan ez zezan. Ondoren, guztiok besarkatu genuen Younan eta bera poz pozik geratu zen. Guztia oso polita izan zen, nik uste asko gustatuko litzaizukeela horrelako gauzak egitea, bertan horrelako asko egiten ditugulako.
Beno, nire eskola berria nolakoa den kontatzen jarraitzen dizuet. Gela bakarra dago eta ni iritsi naizenean, 12 ikasle izatera iritsi gara. Hori dela eta beste irakasle baten esperoan gaude, beraz, bi irakasle izango ditugu; Tom, tutorea dena eta ia irakasgai guztiak emango dizkiguna eta Alika, musika eta ingeleseko klaseak emango dizkigun irakasle berria.
Oso pozik nago eskola honetan, esan bezala irakasleak edozer gauzatan laguntzen gaitu, gure izen abizenak, primeran dakizki, gurasoen izenak eta guzti daki ezer esan gabe.
Gainera, astean behin alboko herriko eskolara joaten gara. Bertan, lau ikasgela daude. Bat, Haur Hezkuntzako ikasleentzat, beste bat lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, beste bat hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat eta badago azken ikasgela bostgarren eta seigarren mailako ikasleentzat. Gainera eskola horrek badauka liburutegia, nire eskola berriko liburutegia baino handiagoa da nahiz eta zerikusirik ez eduki zuek daukazuen liburutegiarekin. Ni liburutegi horretan ongi moldatzen naiz baina bertako ikasleak ez daude ohituta liburutegi handi batean nahi duten informazio eta liburuak zein aldizkariak bilatzen. Beraz, astean behin etortzen gara, ohitzen joateko.
Azken finean datorren urtean, hirira joan beharko gara institutora joan gaitezke eta liburutegian ibiltzen ez badakigu, galduta sentituko ginateke…
Pena pixka bat ematen dit datorren urtean hirira joan beharko dudala ikastera. Bertako eskola oso gustoko dut eta gainera hirira iristeko ordu eta erdi bat eman behar dugu errepidean. Ez dakit autobusez joango garen edo gurasoek eramango gaituzten. Hiru izango gara joango garenak, eta badaude haur pila jaioak herrian, beraz eskolak bere hortan jarraituko du.
Beno lagunak, ia laster elkar ikusteko aukera izaten dugun. Ondo segi eta laster arte!!!
Zuen laguna Iara
Egin genuen beste ariketa bat izan zen talde bakoitzak hezkuntza edo eskola mota bati buruz hitz egitea: heziketa prezeptorala, eskola aurre-tradizionala, eskola tradizionala, eskola berria… Guri hezkuntza tradizionala egokitu zitzaigun.
Hezkuntza tradizionala
Hezkuntza tradizionala XVII. mende amaieratik XX. mende hasiera arte kokatzen da. Burgesiarekin izan zuen sormena. Heziketa morala ematen da. Gainera, hezkuntza ez da indibidualizatua eta ikaslearen beharrak ez dira kontuan hartzen. Zigorrak eta disziplina dira nagusi. Irakasleek irakatsi eta ikasteko prozesua prestatzen duten saioetan, ikasleen gaitasunak garatzea du helburua. Baina irakasle eta ikasle gehienak ez dira konturatzen botere- eta nagusitasun-harremanak ere garatzen direla. Zenbait eskolatan (tradizionalean, adibidez) nabarmenagoak dira eta beste batzuetan ez dira erraz hautematen, baina presente daude.
Hezkuntzaren barruko botere-harremanak erakusten dira irakasleak ikasleengan duen autoritatean, maisua eredua da, jarraitu beharreko adibidea, botere absolutua eta autoritate gorena ditu. Ikasleak maisuak ezartzen diona obeditu behar du. Eskola tradizionalean, hezkuntza ezagutzak transmititzea besterik ez da, obedientzian eta menpekotasunean oinarritua.
Eskola tradizionalaren filosofiaren arabera, haurra bizitzarako prestatzeko modurik onena bere adimena, arazoak konpontzeko gaitasuna, arreta eta esfortzu aukerak prestatzea da. Garrantzi handia ematen zaio kultura eta ezagutzak transmititzeari, oso baliagarritzat jotzen baitira haurrari bere nortasunaren aurrerabidean laguntzeko.
Beraz, eskola tradizionalak metodoa eta ordena esan nahi du. Printzipio horri jarraituz, eskola horren ezaugarri diren honako alderdi hauek identifikatzen dira: Magistrozentrismoa, entziklopedismoa, berbalismoa eta pasibotasuna. Eskola tradizionalaren arabera, magistrozentrismoa da maisua hezkuntzaren arrakastaren oinarria eta baldintza denean. Berari dagokio ezagutza antolatzea, ikasi beharreko ikasgaia isolatzea eta lantzea, bidea trazatzea eta bide horretatik ikasleak eramatea. Maisua eredua eta gidaria da, eta imitatu eta obeditu egin behar zaio. Diziplina eta zigorra funtsezkotzat jotzen dira, diziplina eta eskola-ariketak nahikoak dira ikasleengan giza bertuteak garatzeko. Zigorrak, dela gaitzespen gisa, dela zigor fisiko gisa, etengabe sustatzen du ikaslearen aurrerapena.
Michel Foucaultek, 1926-1984 artean bizi izan zen filosofo frantziarrak, boterearen teoriari buruzko bere idazkietako asko formulatu zituen, Foucault-ek (2003) honako hau baieztatzen du:
Aro klasikoan zehar, gorputzaren aurkikuntza oso bat egon da boterearen objektu eta helburu gisa. Erraz aurki litezke gorputzari, manipulatzen den gorputzari, hezten denari, obeditzen duenari, erantzuten duenari, trebatzen denari edo indarra ugaltzen zaionari eskainitako arreta handi horren aztarnak.
Foucaultek prozesu historikoan kontrol- eta menderatze-boterea gorputzaren kontrolean eta gizabanakoaren kontrolean zentratu dela esan nahi du, honek bestearen nagusitasuna onartzean obeditzera eramanez. Beste hau, menpean egoteaz gain, boterea duenaren eskakizunen arabera eratzen da; beraz, boterea beste pertsonaren gaineko autoritate bihurtzen da, eta hari obedientzia eta errespetua zor zaizkio.
Boterea eta horren kontrola eta kudeaketa etengabe ageri dira gizartean eta erakundeetan. Gure bizitzan zehar, hainbat eragilek kudeatzen dituzte herritarren jokabideak eta jarduerak, gutxi gorabehera adostutako eta gizarte osoak onartutako bizikidetza-arauen arabera. Kontrol hori Michel Foucault-en panoptikaren teorian aztertzen dira.
Autore honentzat, denborak aurrera egin ahala, diziplinazko gizarte batean murgildu gara, eta gizarte horrek bere kideen portaera kontrolatzen du. Horrela, botereak herritarren portaera zainduz, kontrolatuz eta zuzenduz jardun nahi du. Michel Foucault-en panoptikaren teoriaren arabera, panoptismoaren oinarria da zaintzen ari garen ideiatik abiatuta, herritar guztiei jokabideak ezartzeko gai izatea. Ohiko portaera orokortu nahi da normaltzat jotzen diren maila batzuen barruan, desbideratzeak zigortuz edo portaera ona sarituz.
Foucault-en arabera, gaur egungo erakunde guztiek dituzte era horretako antolaketa-sistema. Fisikoki egin behar ez bada ere, eta uneren batean benetako zaintza egin gabe ere, zainduta eta ebaluatuta gaudela jakiteak edo uste izateak gure portaera aldatuko du ingurune guztietan. Foucault-en arabera, eskolan, ikasleek beren portaera kontrolatzen dute irakasleek begiratzen dituztela uste dutenean. Foucaultentzat, gaur egun dena zaintzaren bidez lotuta dago, hainbat erakundetan parte hartzetik hasi eta gure eguneroko bizitzaraino.
Hezkuntza ikuspegi tradizionalaren eta modernoaren ikuspegian:
Mapa kontzeptuala
Gai honetatik, historian zehar hezkuntzaren garapenaren etapa ezberdinetan dauden ezberdintasunekin geratzen naiz: heziketa prezeptorala edo etxekoa; aurre-eskola edo eskola primitiboa; eskola tradizionala; eskola post-tradizionala. Hiru eskola motak ere interesgarriak iruditu zitzaizkidan: eskola unitarioa, eskola lankasterianoa eta eskola graduatua.
Eskola ideala
Gai honi buruz ikasitako guztia kontuan hartuta, aurreko eskola ideala berreraiki nahi nuke, xehetasun batzuk gehituz:
Eskola ideal honetan aldaketa nabarituko da lehengo hezkuntzarekin, tradizionalarekin. Nahiko nuke hezkuntza post-tradizionalean eta Montessori planteamenduan oinarrituta egotea. Haurraren nahiak eta beharrak kontuan izatea oso garrantzitsua iruditzen zait eta bere autoezagutza garatzen laguntzea ere. Montessori planteamendua bikaina iruditzen zait, izan ere, haurren aldeko apustua egiten du eta bere konfiantza ematen die.
Comentarios
Publicar un comentario