4. GAIA
Laugarren gaia joera antiautoritarioak izan ziren. Gaiarekin hasteko, ariketa txiki bat egin genuen. Alexander S. Neill hezitzaileari egindako elkarrizketa bat ikusi genuen eta elkarrizketari eta, oro har, autoritarismoari buruzko iritzia eman behar genuen.
Hezkuntza antiautoritarioa
Pertsonalki pedagogia antiautoritarioaren alde nago. Ikasleak askeak dira eta beren izaeraren balio positiboak adieraz ditzakete. Pedagogia honetan askatasuna da oinarria, haurraren askatasun osoa ikusi daiteke eta berak arauak ezartzen ditu. Gainera, hezkuntza antiautoritarioak gizarte-mundura modu kritikoan egokitzeaz arduratzen da, eta beste pertsona batzuekiko harremanen ikaskuntzan jartzen du arreta. Bideoan ikusten dugun bezala, Alexander Neill da honen alde dagoen autore nagusietako bat. Egilearekin bat nator, ni ere eskolako autoritarismoaren eta metodo autoritarioen aurka nago. Heziketa antiautoritarioan, haurraren sentimenduen adierazpena ikus dezakegu. Ikasleei arduratsuak izaten, arazoak konpontzeko ezagutzak eskuratzen, egoeretara egokitzen, besteekin lankidetzan aritzen eta askoz gehiago ikasten laguntzen zaie.
Gai honetan, baita ere taldekako lan bat egin genuen. Talde bakoitzari autore bat tokatu zitzaion: Tolstoi, Robin, Alexander S. Neill, Carl Rogers... Nire taldeari Alexander Neill eta bere Summerhill eskola tokatu zitzaigun.
Summerhill eskola
Alexander S. Neill
1883/10/17-1973/09/23 (Forfar, Eskozia).
LHko irakasle baten semea zen.
Bere aitaren ikastetxean ikasi zuen (eskola autoritarioa).
15 urterekin aitaren eskolan laguntzaile bezala hasten da.
Edinburgoko Unibertsiatean ikasi zuen, eta 1912an lizenziatura lortu zuen.
Hezitzaile eskoziar progresista zen.
Askatasunaren defentzaile sutsua zen.
1914an, hezkuntza sistema publikoan lan egiten hasi zen.
1921an Dalcroze de Hellerau eskolaren sorreran parte hartu zuen.
Eskola tradizionalaren pedagogiarekin ez zegoen ados, horregatik:
Summerhill eskola ez-autoritarioa sortu zuen 1927an, Ingalaterran.
Planteamendu pedagogikoa (Summerhill eskola)
Ongizatea eta zoriontasuna bermatzea.
Sentimendu libreen garapena sustatzea.
Haurrari sentimenduak adierazteko aukerak eskaini behar zaizkio.
Gorputzak eta sexualitateak ezinbesteko garrantzia.
Elkarbizitzaren oinarriak, maitasuna eta errespetua.
Hezkuntza askatasunean oinarritu.
Pedagogia honek ez du haurra gidatzen, hau da, haurra bere buruaren jabe da.
Neskak eta mutilak elkarrekin.
Ez ziren azterketak egiten eta ikasleek ez zituzten kalifikazioak jasotzen.
Ez zen beharrezkoa eskolara joatea.
Errietak eta sermoiak ez.
Haurrak eta helduak berdin tratatzen zituzten.
Batzarra erabakitzeko organo nagusiena.
Sormena sustatu eta erlijioa baztertu.
Latinoamerikan horrelako eskolak irekita daude eta baita Eskozian ere (Eskozian hasi zen dena).
Laugarren gai honetatik, ikasi ditugun pedagogoak eta bakoitzak egindako proposamenekin geratzen naiz. Eta, jakina, autoritarismoari eta haren defendatzaileei buruz sakonago ikastea.
Eskola ideala
Gai honi buruz ikasitako guztia kontuan hartuta, aurreko eskola ideala berreraiki nahi nuke, xehetasun batzuk gehituz:
Nire eskola ideala, jakina, joera antiautoritarioa izango du. Erabat defendatzen dut; izan ere, nire ustez, helduaren eta haurraren arteko harremanean maitasuna izan behar da nagusi, helduak haurrarekiko sentitzen duen onarpena eta esker ona erakusteko.
Comentarios
Publicar un comentario